Alojamientos en las Bardenas Reales

LA ALBERCA LANDA-ETXEBIZITZAK

HÔTEL RURAL LA ALBERCA
HÔTEL RURAL LA ALBERCA
HÔTEL RURAL LA ALBERCA
HÔTEL RURAL LA ALBERCA
HÔTEL RURAL LA ALBERCA

Alojamendu eder hau Tuteratik Arguedasera doan NA-8412 errepidean dago (NA-134 errepidetik heltzeko, hartu Arguedas Este irteera, eta handik 50 metrora dago alojamendua); bertan, landa ingurunearekiko harremanak ez zaitu epel utziko. Natur Parkerako sarreraren ondoan dago, Senda Vivatik soilik 3 kilometrora.

Guztira 24 pertsonarentzako lekua duten 6 logela dira. Atsegin hartu gure alojamenduaren xumetasun eta lasaitasunarekin, atsegin hartu atseden hartzeko moduko eremu eroso batean, inguruan paisaia zoragarria duzula.

Leku paregabean dagoen alojamendu batean hartuko duzu ostatu, Errege Bardearen ondoan; hurbil daude Uxue eta Erriberri herriak adibidez, iraganera eramanen zaituztenak bertako karriketan ibiltzean, baita Tutera ere, 13 kilometroko aldea baino ez baitago barazkien hiribururaino.

Honako hauek guztiak aurkituko dituzu gure alojamendu guzti-guztietan: koltxoi biskoelastikoak, edredoi nordikoak, harrerako produktuak, aire girotua, berogailua eta telebista.

Eta honako hauek dituzu erabilgarri instalazio komunetan: 2 hozkailu, 2 bitrozeramika, mikrouhin-labea, ontzi-garbigailua, garbigailua eta sukaldeko tresneria guztia. Halaber, aparkaleku pribatua eta eremu berdeak ere badaude gure alojamenduan.

Gure prezioek buffet-gosaria dute barne. Eta, hala nahi baduzu, bizi abentura zirraragarri bat; izan ere, gure taldeak nahi duzun jarduera prestatuko dizu, zure mailari egokituta. Ahaleginduko gara zure egonaldia ahaztezina izan dadin zuretzat.